martes, 17 de noviembre de 2009

Berniren abenturak

Berni eta Snowboard

lunes, 16 de noviembre de 2009

Curriculuma L.H. Gorputz-hezkuntza

Behar baduzu hemen daukazu

Beroketa teoria

Beroketa ikasleekin lan egiteko teoria apur bat hemen daukazu

Akrosport irudi batzuk

Bageirada bat nahi baduzu bota klik egin hemen

sábado, 14 de noviembre de 2009

Surf-ohol biodegradagarriak



Bi ikertzaile gazte surf-oholak egiteko material berri bat ari dira ikertzen. Zehazki, surf-oholen barruko aparraren ordezko birziklagarria egin nahi dute. Izan ere, surfaren industriak 750.000 ohol baino gehiago egiten ditu urtean, eta horietatik gutxi batzuek baino ez dituzte material biodegradagarriak edo jasangarriak. Ikertzaileek arazo hori konpondu nahi dute, eta toxikotasun txikia duen material biodegradagarri bat probatzen ari dira.
Ikertzaileak Hendaiako ESTIA enpresan ari dira lanean, hau da, Europako surf-industriaren muinean. Hain zuzen, han inguruan egiten dira Europan ekoizten diren oholen % 70. Gazteek proiektuaren lehenengo fasea gainditu dute, eta, orain, hurrengo urratsak ematen ari dira. Materiala prest izan bezain laster, probarako lehen surf-oholak egingo dituzte (prototipoak), eta surflari afizionatuek eta profesionalek probatuko dituzte. Haiek ontzat ematen badizute, azken ukituak eman, eta hemendik urtebetera merkatuan izatea espero dute. Probatzeko prest?